Bidalketa doan 50€-tik aurrera

Atuna

Alakranan atunketari adituak gara 1967tik. Hainbat atun mota tropikal arrantzatzen ditugu, betiere espezieekiko eta ingurumenarekiko konpromiso handienarekin

Atun-motak

Atunak Scombridae familiako arrainak dira. Thunnus generoaren barruan, 9 atun-espezie daude. Scombridae familiaren barruan topatzen dugu, orobat, atuntxikia edo SkipJack atuna.

Atunak luze-zabal banaturik daude munduko itsaso eta ozeano guztietan, eta ur hotzeko, epeleko edo tropikaleko espezieak daude.

Hegaluzea
Thunnus alalunga

Banaketa: Itsaso epelak

Atun hegats-horia
Thunnus albacares

Banaketa: Zona tropikalak eta subtropikalak

Atun hegats-beltza
Thunnus atlanticus

Banaketa: Zona tropikalak eta subtropikalak

Hegoaldeko atungorria
Thunnus maccoyii

Banaketa: Itsaso epelak

Atun moja
Thunnus obesus

Banaketa: Zona tropikalak eta subtropikalak

Atungorria
Thunnus thynnus

Banaketa: Itsaso epelak

Atun hegats-horia
Thunnus tonggol

Banaketa: Zona tropikalak eta subtropikalak

Atuntxikia/Skipjack
Katsuwonus pelamis

Banaketa: Zona tropikalak eta itsaso epelak

Gure atunak 1/3

Rabil

Atun hegats horia edo Yellowfin

Thunnus Albacares

Espezie hori oso banatuta dago itsaso tropikal eta subtropikaletan, oro har, ur-zutabearen lehen 100 metroetan.

Yellowfina oso handia da, eta 2 metroko luzera eta 170 kiloko pisua ere izan ditzake.

Interes komertzial handikoa, FAOren arabera (SOFIA2018) munduan gehien harrapatzen den 8. espeziea da. Kontserba-industriarako, gazituak eta ketuak fabrikatzeko eta zuzenean kontsumitzeko (sushia, pokea, tartarra eta abar) baliatu ohi da.

Gure atunak 2/3

Patudo

Bigeyea

Thunnus Obesus

Espezie hori oso banatuta dago itsaso tropikal eta subtropikaletan, eta atun hegats-horia baino hobeto dago egokituta ur hotzetara. Normalean, lurrazaletik hasi eta 250 metroko sakoneraraino aurki daiteke.

Atun moja handia da, eta 2 metroko luzera eta 190 kiloko pisua ere izan ditzake.

Zuzenean kontsumitzeko baliatzen da nagusiki (sushia, pokea, tartarra, eta abar).

Gure atunak 3/3

Listado

Atuntxikia, Skipjack

Katsuwonus pelamis

Espezie oso banatuta dago hori itsaso tropikal eta subtropikaletan, nahiz eta ur epelagoetan ere ager daitekeen. Egunean zehar azaletik 260 metroko sakoneraraino aurki daiteke. Gau-partean, gehiago izaten da gainazalean.

Atuntxikia txikiagoa da. Gehienez 100 cm-koa eta 20 kg-koa izan daiteke, baina normalean 80 cm-koa izaten da. (8-10 kg). Luzetarako 6 marra ditu bereizgarri gisa.

Merkataritza-interes handieneko atun-espeziea da, FAOren arabera (SOFIA2018) munduan gehien harrapatzen den 3. espeziea. Hainbat xedetarako baliatzen da, hala nola kontserba-industriarako, ketzeko edo Katsuobushia fabrikatzeko. Zuzenean kontsumitzeko ere egokia da (tatakia).

Alakranan maite dugu atuna, eta, horregatik, arrantzatzen dugun atuna aukeratzeko konpromisoa dugu; hala, arrantza jasangarria sustatzen dugu, eta baldintza horiek betetzen ez dituen arrain bizia itsasora bueltatzen da.

Erabili zure teklatuko geziak

Erabili zure teklatuko geziak

Nire saskia

Zure saskia hutsik dago. Gehitu gure produkturen bat.

Zuk ere izan nahi duzu TUNALOVER eta abantaila guztiez baliatu?

TunaLover izateak esan nahi du atuna guk bezainbeste maitatzea, eta Alakranan abantaila eta sustapen asko dituzu aukeran.

Erregistratu eta bihurtu TunaLover, % 5eko deskontua izango duzu zure erosketa guztietan.

Erregistratu

Dagoeneko TunaLoverra zara? Hasi saioa

TunaLoverra naiz

Hasi saioa

Harpidetu zaitez newsletterrera