Bidalketa doan 50€-tik aurrera

Arrantza jasangarria,
gure konpromisoa

Alakrana Echebastar Taldeko kidea da, tunidoen euskal arrantza-konpainia, eta arrantza jasangarria, arrantza-produktuen erabilera arduratsua eta ingurumenarekiko errespetu osoa sustatzen ditu.

2003tik, murriztu egin dugu gure arrantza-ahalmena, eta gure itsasontzien efizientzia eta karbono-aztarna txikiagoa lehenetsi ditugu. Orobat, ontzian ultraizoztearen aldeko apustua egin dugu.

2003tik, murriztu egin dugu gure arrantza-ahalmena, eta gure itsasontzien efizientzia eta karbono-aztarna txikiagoa lehenetsi ditugu. Orobat, ontzian ultraizoztearen aldeko apustua egin dugu.

Inguraketa-teknikak erabiltzen ditugu, harrapatutako arraina bereizteko sistema berritzaile bat ezarrita gure flotan. Sistema horrek arrain bizi ez-objektiboa itsasora itzultzen du, ia giza presentziarik gabe.

Indiako Ozeanoan jarduten dugu Indiako Ozeanoko Atunaren Batzordearen barruan, eta % 100eko estaldura eskaintzen dute gure itsasoko profesionalen lana ikuskatzen duten behatzaile independenteek.

Indiako Ozeanoan jarduten dugu Indiako Ozeanoko Atunaren Batzordearen barruan, eta % 100eko estaldura eskaintzen dute gure itsasoko profesionalen lana ikuskatzen duten behatzaile independenteek.

Etengabeko harremanean jarduten dugu hainbat erakunderekin (AZTI, MSC, EII, ISSF...), baliabidearen jasangarritasunaren eta jardunbide egokien alde lan eginez. Tripulatzaileek, kudeatzaileek eta zuzendariek arrantza-jarduera prestatzeko eta hobetzeko ikastaroak egiten dituzte.

MSCk ziurtatua

MSCk ziurtatua

IFS

Echebastar eta, harekin batera, Alakrana produktuak munduko atun tropikalen lehen arrantza lekua dira, MSCk (Marine Stewardship Council) ziurtatuak, zeina mundu osoan arrantza-leku jasangarriak eta ondo kudeatuak ziurtatzen dituen erakunde independente gorena baita, inguraketan harrapatutako atuntxikia modalitate guztietan arrantzatzeko.

MSC etiketak bermatzen dio kontsumitzaileari arrantza arduratsuaren irizpide gorenak baliatu direla Echebastarren atuna harrapatzeko eta ekoizteko. Horrek esan nahi du aitorturik dagoela enpresak azken urteotan baliabidearen jasangarritasunaren alde egindako etengabeko kudeaketa. Eta, bide horretan guztian, eskertzekoak dira enpresako profesionalen, laguntzaileen, estatuko eta nazioarteko erakundeen eta GKEen ahalegin goresgarria eta ziurtapen-prozesuan konprometitutako erakunde guztiek jasotako ekarpen eraikitzaileak.

Echebastar Taldeak, hala, bikaintasun-estrategia berretsi du harrapaketen tratamenduan eta tunidoen ekoizpenean. Espero dugu ziurtagiri horrek Indiako Ozeanoan lan egiten duen atun-sektoreari bultzada ematea, etorkizuneko belaunaldientzako baliabidearen jarraitutasuna bermatuko duten konpromisoak bilatze aldera.

Ezagutu Echebastar Taldearen proiektu eta ekintza guztiak

Ezagutu

Nire saskia

Zure saskia hutsik dago. Gehitu gure produkturen bat.

Zuk ere izan nahi duzu TUNALOVER eta abantaila guztiez baliatu?

TunaLover izateak esan nahi du atuna guk bezainbeste maitatzea, eta Alakranan abantaila eta sustapen asko dituzu aukeran.

Erregistratu eta bihurtu TunaLover, % 5eko deskontua izango duzu zure erosketa guztietan.

Erregistratu

Dagoeneko TunaLoverra zara? Hasi saioa

TunaLoverra naiz

Hasi saioa

Harpidetu zaitez newsletterrera

popup.discover_title

popup.discover_text

Erregistratu

Dagoeneko TunaLoverra zara? Hasi saioa