Ultraizoztea,
freskoa baino gehiago
Arrainaren kontserbazioa eta abantailak
Ez dago arrain arrantzatu berriena baino kalitate handiagorik. Hala ere, espezie batzuen habitata eta kostaldean lanerako baliatzen diren dinamika kontuan izanik, ia ezinezkoa da atunaren kasuan ordu batzuk ez behar izatea “kasurik onenean“ arrantzatu eta jateko prest egon arte.
Denbora horretan, atuna gatzunetan edo hotzean mantentzen da, baina horrek ez du eragozten hondatzen hastea; lehenbizi, bitaminak galtzeaz gainera, rigor mortis fenomenoa gertatzen da, eta, horren ondorioz, haragia gogortu egiten da.
Era berean, kontuan izan behar dugu arazo dezente daudela arrain freskoak izan ditzakeen parasitoekin lotuta –batez ere anisakisarekin–, eta, horregatik, legediak jasotzen du, kasu askotan, produktu horiek izoztea bermatu behar dela, batez ere gordinik, erdi gordinik, ketuta, eskabetxatuta, marinatuta edo gatzunetan kontsumitu behar badira.
-60º C
Ultraizoztea
- Izozte-prozesu berritzailea da, produktuak desizoztu eta kontsumitu arte jatorrizko propietateei eustea ahalbidetzen duena.
- Freskotasuna, jarduera kimikoa eta bakteriologikoa geldiarazten du, mikroorganismoak garatzea eta mantenugaiak galtzea saihestuz.
- Teknika berritzaile horretatik sortu da gure Alakrana atuna, Sashimi kalitatekoa.
Gatzunetako izozte tradizionala
- Inguruko atunketarietan tunido tropikalak izozteko ohiko modua da.
- Atun kantitate handiak izoztu eta baldintza egokietan mantentzea ahalbidetzen du, harik eta kontserba-industriei saldu arte.
- Izozte-teknika horretatik sortzen dira Alakrana Kontserba Tradizionalak .
ALAKRANA ETA ECHEBASTAR
AITZINDARIAK ULTRAIZOZTEAN
Berrikuntzan eta ezagutzan egindako ahaleginari eta gure esperientziari esker, atun ultraizoztua ekoizten duen konpainia nazional bakarra gara –eta oso gutxi dira nazioartean ere–. Sei atunontzi ditugu, eta horietako bostek ultraizozte-prozesu berritzailea dute. Prozesu horrek, ekoizpen- eta hornidura-kate osoan kontrol zorrotza izateaz gainera, atun hutsa eskaintzeko aukera ematen digu, freskotasun, zapore eta testura onenarekin eta propietate osasungarriekin.
ALAKRANA ETA ECHEBASTAR
AITZINDARIAK ULTRAIZOZTEAN
Berrikuntzan eta ezagutzan egindako ahaleginari eta gure esperientziari esker, atun ultraizoztua ekoizten duen konpainia nazional bakarra gara –eta oso gutxi dira nazioartean ere–. Sei atunontzi ditugu, eta horietako bostek ultraizozte-prozesu berritzailea dute. Prozesu horrek, ekoizpen- eta hornidura-kate osoan kontrol zorrotza izateaz gainera, atun hutsa eskaintzeko aukera ematen digu, freskotasun, zapore eta testura onenarekin eta propietate osasungarriekin.
Ultraizoztearen beste abantaila batzuk
- Gesal-izozketan, moteldu egiten da jarduera kimikoa eta bakteriologikoa; ultraizoztean, berriz, geldiarazi egiten da. Saihestu egiten du mikroorganismoen garapena, baita entzima-jarduera edo nutrizio-galera ere, eta gorde egiten ditu elikagaien ezaugarri sentsorialak eta organoleptikoak.
- Itsasontzietako lanaren eta ekipamenduaren ezaugarriengatik, arrain honen kalitatea arrainarena baino handiagoa da, azken horren ontasun guztiak mantenduz eta bere desegokitasunak kontrolatuz.
- Ezaugarri organoleptiko eta osasungarri guztiak gordetzen ditu, kontsumitu arte denbora gehiago eskaintzen digu eta ez dauka gehigarri artifizialik. Hau da, % 100 produktu naturala eskaintzeko aukera ematen digu.
- Gure -60º C-ko ultraizozte-sistemari esker, eta hornikuntza- eta ekoizpen-kate osoaren kontrolaren bitartez, atun hutsa eskaintzen dugu, trazabilitate-ziurtagiriarekin.
- Sasoitik kanpo urte osoan arrainak kontsumitu ahal izatea.
Horregatik guztiagatik, gure atuna atun hutsa da.
Ezagutu gure produktuak