Bidalketa doan 50€-tik aurrera

Alakrana aukeratzeko arrazoiak

50 urtetik gorako esperientziari, gure ultraizozte-sistema aitzindariari (-60º C), kalitate gorena lortzeko egindako ahaleginari eta ekoizpen- eta hornidura-kate osoaren kontrolari esker, atun hutsa eskaintzen dizugu, freskotasun, zapore, testura eta propietate osasungarriekin. Hori guztia, arrantza jasangarria, arrantza-produktuen erabilera arduratsua eta ingurumenarekiko errespetu osoa sustatuz.

Kalitate goreneko atuna

Kalitate gorena gure atunetan, urte osoan

Atunari buruz dugun ezagutzari esker, banan-banan aukera ditzakegu ale onenak. Gure ultraizozte-sistemari esker (-60º C), % 100 produktu naturala eskain dezakegu, gehigarririk gabe, urte osoan zehar.

Ezagutu gure atunari buruzko guztia
Aitzindariak ultraizoztean

Ultraizozte-prozesu aitzindariari esker (-60º C), kalitaterik handieneko atuna eskaintzen dizugu

Gure erantzukizun korporatiboaren emaitza gisa, aitzindariak gara ultraizozte-prozesuan (-60º C-an izozteko sistema), eta espezialistak gara atun ultraizoztuaren ekoizpen- eta banaketa-kate osoan. Estatuan konpainia bakarra gara “eta oso gutxi dira nazioartean ere“, kalitate handiko atun ultraizoztua ekoizten dutenak, tradizionalki gatzunetan izozteko diseinatutako atunontzi izozkailuetan (-14 graduan). Gatzunetan izoztutako atuna kontserba tradizionaletara bideratzen dugu. Atun ultraizoztua (-60º C), berriz, gure ALAKRANA atunaren ekoizpenera. Atun hutsa.

EZAGUTU HAREN ONURA GUZTIAK
Aitzindariak ultraizoztean

Konprometiturik ingurumenarekin, baliabideekin eta zurekin

Alakranan ederki dakigu garrantzitsua dela ingurumenarekin eta haren baliabideekin arduratsua izatea; horregatik, egunez egun lan konprometitua egiten dugu, erabilera eta kontsumo arduratsua bermatzeko. Erantzukizun hori gure langileei ez ezik azken kontsumitzaileari ere helarazten diegu.

Kalitate goreneko atuna

Arrantza jasangarri ziurtatua

Alakranan arrantza jasangarria eta ingurumenarekiko errespetu osoa sustatzen ditugu. Munduko atun tropikalen lehen arrantzaldiaren parte gara, MSCk (Marine Stewardship Council) ziurtatua, zeina mundu osoan arrantza leku jasangarriak eta ondo kudeatuak ziurtatzen dituen erakunde independente gorena baita, inguraketan harrapatutako atuntxikia modalitate guztietan arrantzatzeko.

EZAGUTU GURE KONPROMISOA
KALITATEA ETA SEGURTASUNA, GURE NORTASUN-EZAUGARRIAK

KALITATEA ETA SEGURTASUNA, GURE NORTASUN-EZAUGARRIAK

Echebastar Taldeak produktuen segurtasunaren, kalitatearen eta osasungarritasunaren alde egindako apustuak nazioarteko aintzatespena du. Atun-konpainia horrek IFS Food ziurtagiria lortu du, eta horrek berme-plusa ematen dio Alakrana atunaren ekoizpenari.

ATUNETAN ADITUAK
1967tik

ATUNETAN ADITUAK 1967tik

Ezagutu gaitzazu
Kontrol zorrotza, atunaren kalitatea bermatzeko zure etxeraino iritsi arte

Kontrol zorrotza, atunaren kalitatea bermatzeko zure etxeraino iritsi arte

Zorrotz kontrolatzen dugu ekoizpen- eta hornidura-kate osoa, gehigarririk gabeko atunaren kalitatea, trazabilitate osoa eta etiketa egokia bermatzeko. Horri esker, lasai geratuko zara atun hutsa jaten duzula jakinda.

Bezero espezializatuarentzako zerbitzua

Bezero espezializatuarentzako zerbitzua

Gure produktuek kudeaketa profesionala eta osoa behar dute, eta profesionaltasun horrekin berarekin lan egiten dugu gure bezeroentzat ere, 24 orduan baino gutxiagoan izan dezaten produktua eskura, betiere gure ezaugarri den kalitate handienarekin.

Nire saskia

Zure saskia hutsik dago. Gehitu gure produkturen bat.

Zuk ere izan nahi duzu TUNALOVER eta abantaila guztiez baliatu?

TunaLover izateak esan nahi du atuna guk bezainbeste maitatzea, eta Alakranan abantaila eta sustapen asko dituzu aukeran.

Erregistratu eta bihurtu TunaLover, % 5eko deskontua izango duzu zure erosketa guztietan.

Erregistratu

Dagoeneko TunaLoverra zara? Hasi saioa

TunaLoverra naiz

Hasi saioa

Harpidetu zaitez newsletterrera

popup.discover_title

popup.discover_text

Erregistratu

Dagoeneko TunaLoverra zara? Hasi saioa